Gazteentzako ekintzak aste osoan zehar

Ane Vitoria 2017ko api. 19a, 09:48

Arrasateko Gazteguneak martxan jarri du nerabeei zuzenduta dagoen udaberriko oporren egitaraua. Atzo arratsaldean ekin zioten lehenengo ekintzari eta parte hartu nahi duen gazte orok, apirilaren 22ra arte, domeka, izango du aukera.

Egitarauaren barne dauden ekintza guztiak, 12-17 urte bitarteko nerabeei daude zuzenduta; baina, hala ere, edozein adineko gaztek parte har dezakete. Horretarako nahikoa izango da arratsaldeko 17:00etan Erdiguneko Gaztegunera gerturatzea; izan ere, ekintzak hasi aurretik, bertan elkartuko baitira parte hartzaileak. Honako hau da egitaraua:

- Apirilak 18, martitzena: Vince Pong txapelketa Biteri plazan (17:30) eta Sari banaketa Gaztegunean (19:30)

- Apirilak 19, eguaztena: Kurtzetxikira irteera (17:30) eta afari merienda Gaztegunean (19:30)

- Apirilak 20, eguena: Humore horia frogak (18:00)

- Apirilak 21, egubakoitza: Ze gogo arratsalderako? 

- Apirilak 22, zapatua: GAZTEartLAB (18:00)

- Apirilak 23, domeka: Karapaixogintza Gaztegunean(17:30)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak