Murala aurkeztu eta kantu afaria egingo dute Pottogorriek AGAKOren 26. urteurrenaren barruan

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 19a, 08:20

AGAKOren 26. urteurren ekitaldien artean Pottogorri taldeak antolatutakoak izango dira. Egubakoitzean dokumentala emango dute gaztetxean, eta zapatuan murala eta fanzinea aurkeztu eta ondoren karropoteoa eta kantu afaria egingo dituzte.

"Gazte asanbladan zein herrian transfeminismoa lantzeko beharra zegoela ikusita, duela urtebete talde hau sortu genuen. Talde irekia gara eta gai honetan interesa duen edonor ongi etorria izango da" jakinarazi dute taldeko kideek, eta gaineratu: "Beraz, animatu apirilak 21 eta 22an gugana gerturatzen!"

Hona hemen aste bukaerarako antolatu dituzten ekintzak:

Apirilak 21, egubakoitza: Fake Orgasm dokumentala, 20:00tan gaztetxean.

Apirilak 22, zapatua:

  • 18:00etan, murala + fanzinearen aurkezpena Seberon  (eguraldi txarrarekin Uarkape kanpoan)
  • 20:00etan, karropoteoa
  • 22:00etan, kantu afaria gaztetxean (txartelak Iluntz eta Jai Zale tabernetan: 5 euro langabeek eta 6 euro langileek).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak