Hamabi taldek eman dute izena Zaldibarko Futbito Txapelketarako

Apirilaren 22an hasiko da Zaldibarko Futbito Txapelketaren bertsio berria. Antolatzaileek egindako ahaleginak izan du erantzuna eta dozena bat taldek hartuko dute parte bertan. Seiko bi multzotan banatuko dira, eta finala ekainaren 10ean jokatuko da. Albiste ona ezbairik gabe, Zaldibarren bueltan batzen diren futbolzaleentzako.

Honako bi multzotan banatu dira parte hartuko duten taldeak:

A multzoa:

  • Monte Taberna
  • Betrayer
  • Jibaros
  • Oliver y Pepi
  • Lasagabaster
  • Altza Porru

B multzoa:

  • Uribesalgo aseguroak
  • Aldatz
  • Legends
  • Elorra
  • Africa United
  • America

Lehen jardunaldia apirilaren 22an eta 23an jokatuko, eta hurrengo taldeak egongo dira aurrez aurre:

Apirilak 22, zapatua:

  • 10:30: Jibaros - Oliver y Pepi. (Epailea: Aldatz)
  • 11:30: Uribesalgo Aseguroak - Aldatz (Epailea: Jibaros)
  • 12:30: Lasagabaster - Altza Porru (Epailea: Uribesalgo aseguroak)

Apirilak 23, domeka:

  • 10:30 Legends - Elorra (Epailea: Betrayer)
  • 11:30: Monte Taberna - Betrayer (Epailea: Legends)
  • 12:30: Africa United - America (Epailea: Monte Taberna)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.