Eskoriatza, Arrasate eta Oñati bidegorri bidez lotuta
Inguruko herriekin konektatzeko egun eginda dauden bidegorri zatiak osatzea da datozen 10 urteetarako erronka nagusia. Hala ere, txostenaren egileek garrantzitsutzat jotzen dute hauek egiteko lekua errepideari kentzea oinezkoen espaloiei kendu beharrean, bidegorriak galtzadan eginez. Hala, Garaia gunetik Muzibarreko biribilgunerako zatia, Fagor Electronica ingurutik, Etxaluze egoitzaren alboan dagoen biribilgunerako zatia eta Ospitale ingurutik Zigorrolako San Isidro elizaraino doazen zatia egitea izango lirateke eginbehar nagusiak. Aurretik eginda zegoen bidegorri sarean, Zarugalden, Gipuzkoa Etorbidean eta Garibaien bidegorria galtzadan jartzeko eskaera berezia egin dute txostenaren egileek.
Bizikletentzako aparkalekuak
12 bizikleta uzteko lekua izango duten bost aparkatzeko gune jartzea ere proposatzen da. Gipuzkoa etorbidean zehar joango lirateke horietako hiru; bata Ertzainen egoitza alboan, beste bat Osiñaga kaleko biribilgunetik gertu eta azkena Joan Bengoa kalearekin lotunean, kiroldegitik gertu. Gainontzeko biak, Araba eta Uribarri etorbidean joango lirateke. Horiez gain, Garibai kalean 25 bizikletentzako Bici-Box bat jatzea ere jasotzen da txostenean.
Bizikletaren erabilpena handitzeko sentsibilizazioa
Herritik mugitzeko dauden joerei buelta emateko, bizikletaren erabilera handitzeko sentsibilizazio kanpaina bat proposatzen da.