Lau igogailu berri
Plana egiteko aurkezpenean, Gorostiza eta Ferixalekuko igogailuek herritarren mugikortasuna hobetzeko aurrerapausorik eraginkorrenak izan direla azaldu zuen Juan Antonio Urdangarin hirigintza saileko arduradunak. “Nire ustez, igogailuena azken urteetan Arrasaten etekin sozial handiena izan duen inbertsioa izan da, zalantzarik gabe”. Zentzu horretan beste lau igogailu egitea proposatzen du txosten berriak; Erguinen, Galizia kalean, Makatzenan eta Etxeostea kalean.
Oinezkoentzako espazio berriak
Grupo San Juaneko Anfontso X plaza, hau Zaldibarrekin lotzen duen San Bixente Ferrer kalea eta gaur egun garraio publikoentzako mugatua dagoen Garibai etorbidean trafikoa kendu eta oinezkoentzako bihurtzea proposatzen du txostenak.
Berdina proposatzen du Zarugalde kalean, eta Uribarri kalean ere oinezkoentzako espazioak handitzea planteatzen da.
Ikastetxeetara heltzeko ibilbideak hobetzea
Ibilbide sare bat proposatzen da oinez heltzeko ohiturak sustatzeko. Segurtasuna handitzeko seinaleak, edo ikastetxeen ataritan ez aparkatzeko oztopoak jartzea ere dira neurri batzuk.
Semaforo gehiago
Zortzi semaforo gehiago jartzea eskatzen da, semaforo sarea %20an handituz.