Joan Estevadeordal: "Arrasaten ibilbide laburretarako autoa hartzeko joera handiegia dago"

Xabi Gorostidi 2015ko api. 7a, 14:50

Datozen 10 urteetarako mugikortasuna definitzeko ezinbesteko izango den gida egin du Bartzelonako Intra enpresak. Joan Estevadeordal izan da Arrasateko ikerketen koordinatzailea eta eta behaketa prozesuan ateratako ondorio nagusiei buruz galdetu diogu.

Zuen esperientziaren prismatik ikusita, zein aspektu nagusi ikusi dituzue hobetu daitezkeela Arrasaten?
Urteak daramatza Udalak herriaren mugikortasun eraginkorra lortzeko lanean. Nire ustez, oinarrian, herrian ibilgailua pribatuak erabiltzeko joera edo tradizio handia dago, batez ere autoei dagokionez. Leku askotan detektatzen dugu egoera hori. Horri buelta ematea ez da erreza izaten, baina argi izan behar da ohitura aldaketa horrek bizi kalitatea asko hobetu dezakeela. Mugikortasun planak hori arintzen lagundu dezake, baina hezkuntza eta kontzientziazio dira zalantzarik gabe, hori lortzeko tresnarik eraginkorrenak nire ustez.

Hobetzeko gauzez gain, alderdi positiboak ikusi al dituzue?

Bai, noski. Oinezkoentzako esparru handiak daude, garraio publikoa asko hobetu da 2005etik, autoa elkarbanatzeko ekimenak, ... hobetzeko lehengaiak eta potentzialitate handiak ikusi ditugu, baina lanean jarraitu behar da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak