Oñatin eta Ordizian izandako esperientzia positiboei jarraipena emanez, BiziPoz taldekoek Arrasatera ekarriko dituzte 55 urtetik gorakoentzako tailerrak.
Udalarekin batera antolatutako programa honek zortzi tailer interesgarri edukiko ditu, baina ez hori bakarrik. Bertako partaideei hiru, lau edo bost laguneko taldetan antolatuta proiektu soziala garatzeko aukera eta aholkularitza ere emango diete. Horretarako, tailerrekin hasi baino lehen, 30 minutuko elkarrizketa pertsonalak egingo dizkiete partaideei, bakoitzaren gustu eta interesak aztertu eta ahalik eta talde eraginkorrenak osatze aldera.
Tailer sorten tematika eta egutegia ondorengoa izango da:
- Talde dinamikak eta ekintza sozialak egiteko prestakuntza.
- Osasuna eta emozioak
- Adimen emozionalaren oinarriak, Nagore Vazquezekin.
- Emozioen kudeaketa indibiduala, Maria Jose Navesekin.
- Pertsona toxikoak, Ibon de la Cruzekin.
- Gaurkotasuna munduan I (Brexit, Trump, errefuxiatuak), Txente Rekondorekin.
- Gaurkotasuna munduan II (Globalizazioa)
- Teknologia berriak eta ebaluazioa
Esatea ere, printzipioz tailer guztiak gazteleraz egingo direla, baina osatzen den taldearen arabera euskaraz egiteko aukera egon daiteke.
Izen ematea
Hainbat modu egongo dira izen ematea egiteko. 20 pertsonako taldea izango da gehienez, eta interesatuek apirilaren 24a baino lehen inskribatu beharko dira, bi era hauetara:
- Kulturate eta BAZen dauden esku orriak BAZen entregatuz.
- BiziPozeko arduradunekin kontaktuan jarriz