Jai Zale tabernak hanburgesa lehiaketa prestatu du egubakoitz honetarako, 21:00etan. Hiruko taldeetan antolatuta, ia bi kilo okelekin egindako hanburgesa jaten lehenak izango da irabazlea. Izen ematea zabalik dago ostegunera arte, taldeko 30 euroan (zati bat Korrika laguntzera bideratuko da), eta sari berezia izango da talde garailearentzat.
Hanburgesaren osagaiak, ondorengoak:
- 1,7 kilo okela
- 4 arrautza
- Gazta
- Hirugiharra
- Tomatea
- Letxuga
- Kipula
- York urdaiazpikoa
- Patata frijituak
- Ketchupa eta maionesa
Antolatzaileak jakinarazi dutenez, bildutako diruaren zati bat Korrika laguntzera bideratuko da: "Txapelketatik ateratako diruaren zati bat Korrikari emango zaio. Beraz, ez dago aitzakiarik! Animo! Euskaraz bizitzeko ez dau eta enpatxorik!"
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak