AGAKO Eguna, "familia giroan"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko apirilaren 1a

Legazpiko Erein taldearen zuzenekoa.

Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua (AGAKO) 26. urteurreneko ospakizunetan murgildu da gaur, apirilak 1. AGAKO Eguna dute gaur, egun osorako plana; herriko nekazari gazteek ekoiztutako jakiekin egindako bazkarian 30 bat lagun elkartu dira, "familia giroan". Ekitaldiak hil osoan luzatuko dira.

Bazkarian porru-patatak eta arroza jan ostean, Legazpiko Erein eta Arrasateko zein Aretxabaletako Jusus Kraist taldea igo dira oholtza gainera. "Espero baino jende gutxiago elkartu gara baina gustura gaude, familia giroan", adierazi du AGAKOko kide Ainhoa Aranak.

Erlazionatuak

2017ko AGAKO Eguneko bazkaria argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 api 01 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak