Salaketa jarriko dutela Lan Ikuskaritzan iragarri du ESK-k ospitaleko zerbitzuen gaineko lan baldintzak azter ditzaten. "Urteak dira murrizketak eta zuzendari aldaketak jasaten gabiltzala Deba Garaiko OSIan. Langileen egoera gero eta larriagoa izanda zuzendaritzaren mezua kontrakoa da, kalitatezko kudeaketa dela esanaz eta horma guztiak agiri berriekin betez, diru kantitate handiaren truke", adierazi dute.