Jurgi Ekizaren zuzenekoa gaurko Kooltur Ostegunaken

Xabi Gorostidi 2017ko martxoaren 30a

Argazkilaria: Jon Iraundegi

Martxoko azken emanaldian Willis Drummondeko abeslaria bakarlari gisa igoko da Arrasateko Gaztetxeko oholtza gainera. Jurgi Ekizak bakarka egindako proiektua aurkeztuko du, akustikoan eta bakarrik. Gitarra jotzen eta abesten trebea dela erakutsi izan du bere taldearekin, eta aukera polita izango da musikari gisa sakonago ezagutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak