CCOO sindikatuak jakitera eman duenez "lan egutegi justua" eskatzen dabiltza langileek bizitza pertsonala eta laborala bateratu ahal izateko, eta Lan Ikuskaritzan salatu dutela egutegi hori adierazi dute. Iturbide egoitzako komitea Aita Menniren Gizarte Zerbitzuek kudeatzen dute.
Tentsio handia egoitzan
Komitearen lana oztopatzen dabiltzala gaineratu dute eta "tentsio handia" bizi dutela egoitzan. Hala, joan den martxoaren 23an gertaera larria izan zela diote: "Arduradun talde batek Komiteko presidentea iraindu zuen lanean zebilela, eta antsietate-krisiak jota larrialdietara joan behar izan zuen. Han baja eman zioten".
Komiteak salatu gura du zuzendaritzak ez duela halako jokaerarik debekatu, arduradunak ez dituela zigortu eta baja hartu duenaren osasun egoerarekin ez dela kezkatu. "Gainera, legez kanpoko batzarrak baimendu ditu egutegiaren negoziaketa geldiarazteko".
Sindikatuak adierazi du langileen lan baldintzak hobetuz gero egoiliarrak ere hobeto artatuta egongo direla, eta egun egoitzan dauden arazoek azkenean eragina izango dutela nagusiengan "nahiz eta bertako profesionalek halakorik gura ez izan".