Biteri kaleko 11. zenbakiko azkeneko solairuan piztu da sua. Hain zuzen, balkoian zegoen kartoi batek hartu du su eta horrek eragin du alarma. Izan ere, txikia izan da sutea, baina ikusgarria, bertaratu diren larrialdietako zerbitzuetako profesional kopuru altuagatik, bereziki. Protokoloak aginduta eta badaezpadako neurri moduan bertaratu dira horiek guztiak. Ez da inor zauritu.
2017 mar 28 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.