Baleikek "koherentzia falta" egotzi dio Udal Gobernuari genero ikuspegi alorrean

Xabi Gorostidi 2017ko mar. 28a, 08:59

Martxoaren 7ko osoko bilkuran Eudelek Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako adierazpen instituzionala onartu zen mozio bidez, besteak beste, udalerriko parte-hartze prozesuetan genero ikuspegia kontuan hartzeko eskatuz. Ondoren, Baleikek udal aurrekontuetan genero ikuspegia txertatzeko mozioa aurkeztu zuen, baina Udal Gobernuak aurka bozkatu zuen. 

Eudelen adierazpeneko zazpigarren puntua, Baleikek proposatutako mozioarekin bat datorrela uste dute talde moreko ordezkariek, eta hori dela eta egotzi diote "koherentzia falta" Udal Gobernuari.

Horren harira zera adierazi dute Baleikeko ordezkariek prentsa ohar bidez:

"Martxoak 7ko Osoko Bilkuran, gai zerrendako bederatzigarren puntuan Martxoak 8ko Eudelen adierazpen instituzionala onartu genuen. Berton, udal gobernua udal mailako parte hartze prozesu guztietan genero ikuspegia txertatzera konprometitu zen. Ondoren, koherentzia etxean utzita, Baleike udal taldeak aurkeztutako mozioaren (udal politikan genero ikuspegia txertatzeko mozioa) aurka bozkatuz.
 
Egoera honek garbi azaleratzen du Udal Gobernuaren kudeaketa zentzuzko logika edo analisirik gabeko erabakietan oinarritzen dela etengabe. Inprobisazioz jositako politika, etekin elektorala, argazkien dirdira eta irribarre artifizialak; benetako edukia eta arrasatearren eguneroko bizia hobetzen lagun dezaketen politiken ordez."
 

Mozioko datu kezkagarriak

Baleike taldeak aurkeztutako mozioan hainbat datu esanguratsu agertzen ziren gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak islatzeko. Arrasaten adibidez, emakumeen langabezia tasa %5 altuagoa dela eman zuten aditzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak