Hilaren 10era arte egongo da zabalik izena emateko epea. Taldearen izena eta kontakturako telefono bat emateaz gain, 150 euro jarri beharko dira talde bakoitzeko. Izen ematea hiru eratara egin daiteke:
- Email bidez (zaldibarkofutbitotxapelketa@gmail.com)
- Facebook bidez
- Antolakuntzako kide batekin kontaktatuz
Printzipioz apirilaren 22an hasiko da, eta asmoa asteburu guztietan partiduak jokatzea da, San Juanetan izan ezik. Antolakuntzatik parte hartzera animatzeko dei egin dute aro berrian ahalik eta talde gehien egoteko. Ez balitz talde nahikoa apuntatuko, txapelketa bertan behera geratuko litzateke.
Era honetako irudiak berriz ikusteko asmoz antolatu nahi dute txapelketa berria.