Horiek ez ezik, Gipuzkoako lau idazle ere egon dira gaur Seber Altube plazan eta bertan, literatura alternatiboa sustatzen duten liburuak ere aurkeztu dituzte.
Hitzaldiak jendetsuak
Era berean, Alternatiben azokaren baitan hitzaldiak egin dituzte Kulturaten. 11:30etan hasi dira eta 18:00retan egin dute azkena. Guztira 10 hitzaldi egin dituzte: "Azokan parte hartu duten proiektu guztiek egin dute euren aurkezpena Kulturaten eta horiez gain, gehiago ere izan dira", esan du antolatzaile Iraitz Etxaburuk. Gainera, pozik azaldu da azokak berak eta bereziki hitzaldiek izan duten harrerarekin.
Esaterako, Aritzkuren herriaren gainean aritu da han bizi den Xandra Ruiz. Aritzkuren Nafarroako Pirineotan dagoen herri txiki bat da, ekoherrixka deitzen diren horietako bat. Aritzkuren abandonatutako herrixka zen 1995an eta lagun talde bat tokiari bizitza emateko lanean hasi zen. Autogestioan oinarritutako herrixka da gaur egun, eta hango ekonomiarako oinarrizkoa da eurek egindako produktuen salmenta. Sendabelarrak, kremak, eztia, sagar zukuak eta abarrekin etorri dira Arrasatera.