Harresi aretoan, 11:00etan, hasiko dute bisita eta Iraganeko Oinatzak elkarteak gidatuko du. Izen-ematea zabalik dute oraindik. Bestetik, gazteleraz ere eskainiko dute ekintza: apirilaren 2an, ordu berean.
Bitartean, erakusketa iraunkorra dute martxan. Astean hiru egunez zabaltzen dituzte ateak: eguena (17:00-13:30), egubakoitza (17:00-20:00) eta zapatua (10:30-20:00). Bixente Barandiaran Mentu Arrasateko azken errementaria hobeto ezagutu, eta lanbideari berari loturiko lan prozesua, teknikak eta sekretuak herritarren eskura jartzea dira erakusketaren helburu nagusiak eta bide horretan, sutegi baten simulazioa, perratzaile ofizioaren inguruko xehetasunak eta metalgintzaren tradizioa sakonago ezagutzeko bitartekoak eskaini dituzte.
Maiatzaren 7an itxiko dute egitaraua, 11:00etan Garagartzako plazan egingo duten Lezetxiki ekimenarekin.