Astelehenean, eguerdiko 12:30ak inguruan, Arrasateko San Andres auzoan trafiko eta drogen kontsumo kontrola egiten ari zela patruila batek gizon bat ikusi zuen bere kotxetik jaitsi eta Gudarien Plazan droga salerosketan ari zela. Jarraian gizona kotxean auzoko garaje batzuetara joan zen eta Ertzainek garaje hauetan droga biltegiratzen ari zelako susmoa izan zuten.
Hori dela eta, jarraitu eta identifikatu ostean kotxean haxix tableta bat, bi kokaina bilgarri, 14 plastikozko metadona bilgarri, 800 euro baino gehiago eta laban bat aurkitu zuten. Era berean, Ertzainek garaje partzela bat arakatu zuten ustez 12 gramo kokaina zuten bi poltsa, 300 gramo inguru haxix eta baskula elektroniko bat aurkituz. Guzti hori dela eta gizona atxilotua izan zen eta atzo, asteartea, Bergarako Epaitegiaren esku utzi zuten epaitua izan dadin.