Kulturola eta Aprendices zaharberritzeko proiektuak martxa onean jarraitzen du. Oraingoan, eraberritze horren parte diren elkarte, arkitekto eta udal ordezkariek, Donostia eta Errenteriako hainbat kultur gune eta instalazio bisitatu zituzten martitzenean. Zehazki Donostiako musika eta dantza eskolan, Easo Abesbatzan eta Errenteriako Dantzagunean egon ziren.
Ideiak hartzera
Bisitaren helburua espazio horiek ikusi eta eraikinen funtzionamendua gertutik ezagutzea izan zen. Era berean, Arrasateko birgaitze prozesuen antzerako proiektuak bizi izan duten horien esperientziak ezagutu ahal izan zituzten, eta etorkizunera begira, Arrasaten eraikitzen ari den kultur gune berrirako ideiak ezagutzeko eta jasotzeko.
Proiektu estrategikoa
Aprendices eraikinak, Musika Eskola eta Goikobalu abesbatza hartuko ditu, besteak beste, eta erlojuaren eraikinean (Kulturola eraikina) herriko kultur elkarteak eta Udal euskaltegi berria kokatuko dira. Helburu da herri zein bailara mailan garrantzia handia izango duen kultur eremu berria sortzea.