Zinegoak Hedapenaren film laburren emanaldia eguenean Kulturaten

Mirari Altube Arrese 2017ko martxoaren 21a

Zinegoak Hedapenaren film laburrak iritsiko dira martxoaren 23an, eguena, 19:00etan, Kulturatera Emakume Txokoaren eskutik. Emanaldi horretan Zinegoak zine jaialdia antolatzen duen Hegoak elkarteko kide bat izango da emanaldia aurkezten.

Film laburretako bat Deiane Moreno arrasatearrak egin du, Tunel koloretsua, eta Moreno bera han izango da filmaren nondik norakoak azaltzeko.

Hona hemen emango diren filmak:

  • Victoria Rosana Maite (Chile, 2016, 24 min.)
  • Oh-Be-Joyful (Erresuma Batua, 2015, 13 min.)
  • Tunel Koloretsua (Euskadi, 2016, 11 min.)
  • Take your partners (Erresuma Batua, 2015, 11 min.)
  • Girls & boys (Suezia, 2015, 30 min.)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak