Arrasateko Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu du irudiko ibilgailua eta atoia identifikatzeko. Ohar bidez jakinarazi dute litekeena dela ibilgailu hori istripu baten inplikatua izatea eta ondoren ihes egin izana. Daturen bat izanez gero 943 25 20 10 telefono zenbakira deitzeko eta Amaia izeneko ofizialordeagatik galdetzeko eskatu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.