Martxoaren 21a da Arrazagatiko Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta egun hau aitzakiatzat hartuta elkarretaratzea deitu dute Arrasateko Udalak, Elkarhezitzenek, Ekinek eta Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko Elkarteak Herriko Plazan. Ekintza kolektibo bat ere egongo da elkarretaratzearekin batera. Hitzordua arratsaldeko 18:00tan finkatu dute eta ‘5 kontinente, milaka kultura, zero muga’ lelopean egingo dituzte ekintza guztiak.
Aurtengo leloa 12-18 urte bitarteko gazteen gazteei zuzendutako lehiaketa batean aukeratua izan da. Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko 2. DBHko ikaslea den Jone Axpek proposatutako leloa izan da aurtengo leloaren saria irabazi duena, arrazakeria eta xenofobiaren aurka egoteko arrazoiak modu labur eta zuzenean barneratzen dituelako.