Maitasunaren, desioaren, bakardadearen, zahartzaroaren eta beste hainbaten gainean egingo du berba Charo Gallegok Suerte lanean datorren egubakoitzean, martxoaren 17an, 19:00etan, Kulturaten.
Zinegoak laburmetraiak
Zinegoak Hedapenaren laburmetraien emanaldia hurrengo eguenean izango da, martxoaren 23an, 19:00etan, Kulturaten. Emanaldi horretan Zinegoak zine jaialdia antolatzen duen Hegoak elkarteko kide bat izango da emanaldia aurkezten.
Film laburretako bat Deiane Moreno arrasatearrak egin du, Tunel koloretsua, eta Moreno bera han izango da filmaren nondik norakoak azaltzeko.