Erorikoak izan ohi dira 65 urtetik gorako pertsonengan lesio eragile nagusiak, adin tarte horretako pertsonen %50 inguruk eroriko bat jasaten baitu urtean behin.
Arrisku hori ikusirik Arrasateko Udaleko Kirol Zerbitzuak eta Osakidetzak, ikastaro teoriko-praktikoa antolatu zuten urrian, eta izan zuen harrera ona ikusirik, edizio berri bat antolatu dute biharko. 65 urtetik gorako pertsonentzat diseinatu dute, baina baita hauek zaintzeaz arduratzen diren senide eta zaintzaileentzat ere.
Plaza mugatuak izan arren, oraindik izen ematea zabalik dago. Interesdunek Arrasateko Ospitalera (943 035 302) edo Osasun Zentrora (943 035 250) deituz egin dezakete.
Hona hemen, saio teoriko-praktikoaren egitaraua:
- 16:00etan: Aurkezpena
- 16:05ean: Zahartze-prozesua, osasun azterketak eta erorikoek berekin dituzten arriskuak.
- 16:30ean: Jarduera fisikoa: osasunerako onurak.
- 17:05ean: Ortopedia: Nola erori eta ondoren nola jaiki ikastea.
- 17:40ean: Telelaguntza, etxeko laguntza eta suteen aurkako sistema
- 17:50ean: Ebaluazioa eta amaiera.