Andoni Aizpuruak sartu du lehen gola, baina berdindu egin dute etxekoek eta haren atzetik beste bi gol sartu dizkiote. Mondra golak egin nahian ibili da baina ezin asmatu atean. Partiduaren amaieran iritsi da bigarrena, Imanolek egin du; berdinketarako, baina, denborarik ez eta puntu barik itzuli behar izan dute.
Sailkapen buruan jarraitzen du oraindik Mondrak, bigarren eta hirugarrenarekin puntu gutxiko aldearekin, eta datorren astean puntuak eskuratu gura ditu etxean, Zarautzen aurka.