MUko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile Carlos Garciak, Siemens enpresako Iparraldeko eskualde-zuzendari Daniel Sainz de Charterinak eta Automatizazioaren alorreko finantza-zuzendari Christian Franzek sinatu dute gaur. Hitzarmena bi urterako izango da, beste bi urterako luzatzeko aukerarekin, eta hori beste hitzarmen batzuekin osatuko dute.
Haren helburu nagusia da Industria Automatizazioarekin lotutako jarduerak garatzea, besteak beste, irakasleen prestakuntza, hezkuntza-edukien hornidura, araututako eta etengabeko prestakuntzako jarduerak eta bi enpresen arteko I+G+b zerbitzuak.
Unibertsitateko ordezkariek zera jakinarazi dute: "Hitzarmenak erantzuna ematen dio Unibertsitatearen honako estrategia honi: euskal industriaren beharrei erantzuna ematea, enpresekin lankidetzan, etorkizuneko industriaren aldaketei aurre egingo dieten profesionalak trebatuz; eta, aldi berean, hori egiteko, punta-puntako enpresen ezagutzaz elikatzea".