Joan den asteburuan Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldeko gimnasta batzuek bi txapelketetan hartu zuten esku. Larunbatean, martxoak 4, AD IRUNESA-k Artaleku kiroldegian antolatutako torneoan parte hartu zuten honako gimnastek: A mailako gazte mailan –uztailak eta mazoak–: Maite Oliden, Amaiur Mendizabal, Alba Revuelta eta Andrea Hernandez, eta, bigarren postua lortu zuten. Eta, B mailako infantilen taldea izan zen: Nahia Ruiz, Irune Aranbarri, Irati Larrinaga, Maider Medina eta Eki Balanzategik osatutakoa, eta laugarren sailkatu ziren.
B mailako gazteen podiuma.
Hurrengo egunean, Martxoak 5, Gasteizko San Andres kiroldegian Gasteiz Hiria Torneoa egon zen jokoan. Eta hor, gimnasta hauek ordezkatu zuten Dragoi: Ba mailako kadeteetan (taldeka): Nahia Irazola, Izaskun Garcia, Eider Lasanta eta Uxue Azkue; eta, talde hori lehenengo postuan sailkatu zen. Dragoi 2 taldea ordezkatzen, berriz, Malen Balerdi, Garazi Uribetxebarria, Leire Lara eta Naroa Errasti egon ziren, eta horiek hirugarren sailkatu ziren.
Infantil mailakoak, taldeka.
B mailako kadetetan, banaka, Noah Berrocal 6.a izan zen eta Nekane Magaña 4. Bestalde, B mailako gazteen mailan, taldeka lehiatu ziren: Leire Elizaran, Maite Iraeta, Haizea Uzarraga eta Maialen Diaz, eta kategoriako onenak izan ziren. Bakarka, ostera, Maitane Ugarte seigarren sailkatu zen, eta, aipatu beharra dago bi torneotan Euskal Herri osotik joandako gimnastak lehiatu zirela.
B mailako kadeteak.
Asteburuan, Aretxabaletan
Oraingo asteburuan, martxoaren 12an –domeka– Aretxabaletako Ibarra kiroldegian egingo dute Udaberriko Torneoko lehenengo fasea, eta bertan batuko dira Debagoieneko gimnasta asko.