Dunixe Royorekin apaingarriak egiten hasteko ikastaroa

Xabi Gorostidi 2017ko martxoaren 7a

'Zeuk egin!' da ikastaroaren izena eta Arrasateko Gazteria Sailak antolatu du. Fieltrozko apaingarriak, eskuz pintatutako katiluak, kamiseta pertsonalizatuak eta poltsak egiten ikasteko lau saioko ikastaroa izango da.

Kulturateko Jokin Zaitegi egingo dituzte saioak astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroa datorren astelehenean hasiko da, eta apirilaren 4ean egingo dute azken saioa. 30 euroko kostua izango du, eta langabe zein ikasleentzat, aldiz, 20koa.

Izena ematen nahi dutenek Arrasateko Udalaren webgunetik, Gazte Bulegoan, 943 25 20 65 telefonora deituz edo gaztebulegoa@arrasate.eus helbidera idatziz egin dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak