Hasiera-hasieratik oso indartsu atera dira partidura arrasatearrak. "oso gogotsu ekin diogu partiduari, beroketatik hasita, eta lan bikaina egin dugu. Nabaritzen da ligaren bila goazela", nabarmendu du Jabo-k.
Elorriok ere ez du bere mailarik onena erakutsi gaur Mojategin, taldeko kapitainaren esanetan. "Baja garrantzitsuak izan dituzte. Horrez gain, euren zelaia, estuagoa izateaz gain, belar naturala da eta horrek eragin handia dauka. Guri belar artifizialak mesede egiten digu".
Izan ere, Kanpanzar ART da, igoera fase honetan, belar artifizalean jokatzen duen talde bakarra. "Kanpoko partidu guztiak naturalean izango dira eta horrek guri kalte egiten digu".
Bost neurketa falta
Igoera faseko lehen partidua izan da gaurkoa eta beste bost gelditzen zaizkie arrasatearrei. "Gure helburua dinamika honetan jarraitzea da", adierazi du kapitainak.
Hurrengo partidua Irunen izango du Kanpanzar ART-k. "Lehenengo garaipen honekin, beste motibazio batekin joango gara".