Arratsaldean ibili da jende gehien, Beinke dendako jabe Kristina Arriaranen arabera. "Goizean mugimendu polita eduki dugu. Ondoren, eguerdian, nahiko triste egon da, euria hasi delako, baina arratsalde partean gora egin du jende kopuruak", azaldu du. Eguraldi nahasia izan da eta horrek "erabat" baldintzatu du eguna. "Karpa batekin kanpora atera gara eta euria hasi denez, berriro sartu behar izan dugu. Hor ibili gara, kanpora eta barrura".
Beherapen azoka egiteak pena merezi duela azpimarratu du Beinke dendako jabeak. "Orain udaberria dator, denboraldi berria, eta dendariok dirua behar dugu", dio. Hala, erdi prezioan egon dira produktuak, baita %60-70erainoko beherapenak ere.
Gaineratu du herritarrak "oso argia" dela eta badakitela maukak aprobetxatzen.