Arrasaten kirol talde mordoa dago, eta horiek kudeatzeko lanetan herritarrak ibiltzen dira, ez profesionalak. Hori jakinda, Arrasateko Udalak deituta batzarra izan zuten eguaztenean: "Helburua garbia da, egunerokoan nahikoa lan dute klubak kudeatzen, edo kirol hitzorduak antolatzen, eta horrekin batera lan administratiboa ere badago, diru-laguntzak zelan eskatu, gastuak zelan aurkeztu... Horiek zelan egin azaltzeko batzartu gara klubetako ordezkariekin, lana errazteko asmoz", adierazi zuen Garai zinegotziak.
Antxintxikakoak, futbol, saskibaloi, eskubaloi edo errugbikoak, zikloturistak, AKEkoak, Dorletako Amakoak, Besaide Mendi elkartekoak, Judokoak edo Arrasate A + Gasekoak. Hamaika kirol taldetako ordezkariak batu ziren atzo Mojategin: "Lan administratiboak buruhausteak sortzen ditu, baina hala ere, jendea gauzak antolatzeko gogoz ikusten dut".