'Marikixkur eta hiru hartzak' ipuina, antzezlan bihurtuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mar. 2a, 18:00

Ile kizkurra eta urre koloreduna duen neskatila bihurria da Marikixkur. Gurasoekin haserretu egingo da eta ihes egingo du basora. Zoritxarrez, galdu egingo da eta zuhaitzen artean dagoen hiru hartzen etxea aurkituko du; halaxe abiatzen da Marikixkur eta hiru hartzak antzerki musikala.

Ezaguna den ipuin klasikoa du oinarri Glu Glu taldeak etzi, zapatua, 17:00etan, publiko familiarrarentzako eskainiko duen antzezlanak. Musika eta dantza komedia eta antzerki jolasarekin uztartzen dute agertokian dauden eta askotariko pertsonaiak antzezten dituzten Koldo Olabarria, Ylenia Baglietto, Andrea Covadonga eta Iñaki Maruri aktoreek. Norbanako bakoitzaren intimitaterako eta elkarbizitzarako eskubideei buruzko hausnarketa bultzatzen du lanak.

Sarrerak bost eurotan eskura daitezke Arrasate.eus atarian eta Amaia antzokiko leihatilan

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak