Iruñeako Leire Villanueva dago Iseo izenaren atzean. Bartzelonan egin zituen bere lehen pausuak musika munduan baina Madrilen kokatzen den artista da gaur egun. Bertan eratu zuen Iseo proiektua eta denbora gutxian ibilbide esanguratsua eraiki du.
2016an plazaratu zuen Last Night izeneko diskoa, soul, pop, rock eta rythm & blues doinuz betea, eta izandako arrakastak diskoa berrargitaratzera behartu du. Radio3-ek antolatzen duen artista berrien lehiaketa irabazi ostean, hainbat festibaletan ere aritu zen aurreko urtean, tartean FIB, Mad Cool edo SOS 4.8 bezalakoetan.
Gaur gauean, martxoak 2, Arrasateko Gaztetxean izango da Iseo taldea Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. Kontzertua 22:00tan hasiko da eta sarrerak 5 eurotan salduko dituzte.
Hurrengo loturan, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan Iseori egindako elkarrizketa entzungai: