Monterrongo sekuoia altuenak 45 metro

Jokin Guridi 2017ko mar. 1a, 13:48
AZEkoak neurketak egiten, takimetroarekin.

Arrasate Zientzia Elkarteak bost sekuoietatik bi garaienak neurtu dituzte eta neurketan emaitzak plazaratu dituzte. Biak gainditzen dute 40 metroak.

Arrasateko Monterron parkean dauden bost sekuoietatik altuena zein den eta zenbat neurtzen duen jakiteko, neurketa egin du Arrasate Zientzia Elkarteak. Ez dituzte bostak neurtu, bi altuenak neurtu dituzte ea kartelean agertzen diren 40 metroak errealak diren ikusteko eta bigarrena, neurtu gabe dagoena, neurtzeko. Takimetroaz eta trigonometriaz baliatu dira neurketak egiterako orduan, eta neurketa desberdinak egin dituzte bataz besteko balio bat emateko.

Monterron sekuoia infografia

Bitxikeria bezala, aipatzekoa da sekuoia erraldoiak 3,5 metroko erortzea duela, hau da, bertikalarekiko 3,5 metro okertuta dagoela. Kaliforniako sekuoiatatik garapen desberdina izan dute azterturiko bi zuhaitzek, batez ere baldintza klimatiko eta lurraren baldintza desberdinak direla medio.

Neurketa hauen ondorioz Gipuzkoako zuhaitz altuenen artean daudela baieztatu daiteke, baina zuhaitz altuenaren titulua momentuz Albisturgo Douglas izeiari aitortzen zaio, berrogeita hamabost metrotik gorako altuerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak