Gesalibarko ospitale batean lapurretan zebilen gizon bat atxilotu du Ertzaintzak

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko otsailaren 28a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur goizeko ordu txikietan "ustekabean harrapatu" dute 44 urteko gizonezko bat Gesalibar auzoko osasun-zentro bateko kafetegian lapurretan zebilela eta atxilotu egin dute.

Ertzaintzak bidalitako prentsa oharraren arabera, 03:30ean osasun-zentroko segurtasun zaindariak Ertzaintzari deitu dio abisua emanez. Inguruan zaintza lanetan zebilen patruila bat gerturatu da segituan eta kafetegiko sarrerako atea behartuta zegoela ikusi dute.

Patruila kafetegian sartu da lekuaren ikuskapena egiteko eta bertan, tabako-makina ostean gordeta aurkitu dute ustezko lapurra. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizona ustekabean harrapatuta zegoela ikustean ihes egiten saiatu da eta eskaileretatik behera erori da hanka batean lesio bat jasan duelarik. Lesioari dagokion zaintza eman ostean gizona atxilotu egin du Ertzaintzak, ustez indarra erabiliz egin den lapurreta delituaren egile gisa. Atxilotuari linterna bat eta bihurkin bat kendu zaizkio, "itxuraz makina manipulatzeko erabili den tresna" delakoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak