Produktuak saltoki aurrean jarri izan dituzten dendekin merkataritza gune bat sortuko dute Maiatzaren Lehena plazan. Ordainketa guztiak eskudirutan egin beharko dira. Esandako moduan, animaziorik ez da faltako. Sanbamaña taldekoen batukada egingo dute kaleetan zehar, 11:00etatik 13:00etara. Gainera, erraldoi eta kilikiak kalejiran irtengo dira, 17:00etatik 19:00etara.