Musakolan dagoen Al-Andalus elkarte kulturalak Andaluziako eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako. Egitaraua honakoa da:
Otsailaren 28an ohorezko brindisa eta zizka-mizkak izango dira 19:30tan, Andaluziako ereserkia interpretatzearekin batera.
Martxoaren 4erako hainbat ekintza antolatu dituzte:
-
13:00tan Alegria de la Sierra taldearen emanaldia.
-
19:30tan Al-Andalus abesbatzaren emanaldia.
-
21:30tan gala-afaria.
-
23:30tan Gauargi taldearen kontzertua.
Martxoaren 5ean elkartearen asanblada orokorra egingo dute 10:30tan eta ondoren, 13:00tan, Lourdes Oncala dantza eskolakoekin dantza egiteko aukera izango da.