Hona 1949an jaiotakoen blogak dakarren kontakizuna, goizean goiz irribarrea sorrarazteko modukoa: "Ez bata ezta bestea ere. Gauza konplikatu samarra da, baina ulergarria: 1955eko igande arrunt bat zen; Ekintza Katolikoaren neska batzuk antzerki saio bat eskaintzera zihoazen Abade Etxean. Sarrera emakumeentzat bakarrik zegoen baimenduta. Eta hiru adiskide hauek antzerkia ikusi nahi zuten. Zer egin? Apaizez jantzi! Eta antzez-funtzioa hasi bezain laster, Don Jose Luis Iñarraren hiru soineko osorekin jantzita aretoko atean jo zuten. Iluntzean zeudenez gero, ireki zuenak ez zuen hiru apaiz besterik antzeman, sartzera zihoazela ziotenak. Eta abisua eman zien barrukoei: "Un fraile y dos novicios" Horrela izanda ezin zieten ezetz esan. Eta barruraino igaro ziren obra ikusteko.
Ez digute esan nola erreakzionatu zuen erretoreak ikusi zuenean bere armairua zenbait jantziz arindu ziotela. Gauza da, Eusebio Iñarra, Karmelo Letona eta Luis Maza bikain aritu zirela arratsalde hartan".