Emakume Txokoak Martxoak 8ari begira hainbat ekintza egingo ditu Arrasateko leku desberdinetan. Egitaraua Emakume Martxarekin eta Ekin Emakumeak Elkartearekin elkarlanean egin dute eta martxoaren 3an hasi eta martxoaren 31 arte luzatuko da. Ekintzak era askotarikoak izango dira:
-
ARTEAN. Hamaika Emakume Artista.II erakusketa martxoaren 3tik 31ra Kulturaten.
-
Amodio Erromantikoa tailerra Nerea Altxu Marquesen eskutik, martxoaren 4an.
-
Martxoak 8ko kartelen erakusketa Emakume Txokoan martxoaren 6tik 17ra.
-
Emakumeak Protagonista: Arantza Santesteban Perezek Garbiñe Biurrun Mancisidor elkarrizketatuko du, martxoaren 7an 19:00etan, Kulturaten.
-
Manifestazioa Sambamaña batukadak lagunduta martxoaren 8an, Seber Altube Plazatik, 19:00etan.
-
Emakume artisau eta baserritarren azoka martxoaren 11n, Seber Altube plazan, goiz osoan zehar.
-
Suerte antzerki emanaldia Charo Gallegoren eskutik, martxoaren 17an 19:00etan Kulturaten.
-
Autoestima Feminista tailerra Naroa Argoitia Iñurritaren eskutik, martxoaren 18an.
-
Zinegoak Hedapena 2017: Film laburren emanaldia Martxoaren 23an 19:00etan, Kulturaten.
Egitarau osoa hemen eskuratu dezakezu.