Aratusteak 2017

Kolorez eta pertsonaia ezagunez bete da Arrasate

Txomin Madina Milikua 2017ko otsailaren 25a

Baten faltan, bi Donald Trumpek; Frida Kahlok eta Van Goghek; Neronek... Lehengo eta oraingo hainbat pertsonaia ezagunek egin dute bat gaur Arrasateko Aratusteetan. Iazko kuadrilla irabazleak, andetarrez janztita, dantzarako deia egin du pregoian, eta herrikideek erantzun dute.

Hala, besteak beste Bollywoodeko konpainia batek ederki astindu du gorputza hilabetetako entseguei esker, eta Disneyko pertsonaiek ere koreografia ederrak egin dituzte. Edonon aurkitu dute inspirazioa arrasatearrek: Nor da nor? joko ezagunean, Mexikoko Heriotzaren Egunean, Afrikako tribuetan...

Sariei dagokionez, emakumezko mozorro onena Jasone Giraldok lortu du Frida Kahloz janzteagatik; gizonezko mozorro onena aldiz, Gorka Iraiolarentzat izan da Gorkius estatuaz mozorrotzeagatik. Karroza onena eskeleto erraldoiarentzat izan da, eta kuadrilla onena, Bollywoodeko konpainia.

Erlazionatuak

Aratuste zapatua Arrasaten

Aitor Agiriano 2017 ots 25 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak