Buruko gaixotasunaren eta bizi-kalitatearen gainean zer ulertzen den adieraziko du Pazosek eta horren inguruko azalpenak eman. Buruko osasun arazoa duen pertsonaren eta haren senideen egunerokotasuna hobetzeko hainbat kontzeptu landuko ditu: ahalduntzea, buru gaixotasuna duen pertsonak osatze prozesuan izan beharko lukeen konpromisoa, senideek gehiegizko babesa ez ematea edo gizarteratzea, besteak beste.
Erabiltzailearen ongizatearen alde lan egiteko Agifesek dituen zenbait baliabide eta programa ere aurkeztuko ditu. Horien artean nabarmenduko ditu aisialdi eta denbora libreko programa, senide eta zaintzaileentzako laguntzak eta etxez etxeko arreta psikohezigarria.