1904. urtean jaio zen Luis Martinez de Ubago Milikua Arrasaten. Hura izan zen familiako lehen haginlaria eta haren urratsak jarraitu zituzten Martinez de Ubago familiako ondorengo gehienek –bai gizonezkoek, behintzat–.
Haren aurretik, baina, Alberto Martinez de Ubago aita ere medikua izan zen Arrasaten, nahiz eta, hori bai, Iruñean munduratu 1874. urtean. Eta haren anaia ere Arrasateko mediku izan zen, Iruñeko alkate errepublikazale izan zen, baina, lehenago.
Korrespontsala ere
Vicente Martinez de Ubago izan zen, berriz, Zuzenbidean lizentziatu eta bide hori jarraitu zuen Martinez de Ubagotarra. Iruñean izan zuen legelari bulegoa, hain justu ere. Korrespontsala ere izan zen bertan, besteak beste Vida Vasca agerkarian idatziz.
Alberto Martinez de Ubago haginlaria izan zen sendiko azkeneko kidea. Edozein modutan, Martinez de Ubagotar familiaren gaineko kontakizuna xehetasunez irakur daiteke Hots Begi Danbolinak blogean.