Luma taldea Xabi eta Adrianek osatzen duten Donostiako bikote rockeroa da. Bateria eta gitarra erabiltzen dute beraien kantuak osatzeko eta azkenaldian zeresan handia ematen dabil beraien zuzeneko fresko bezain gordinengatik. Beraien influentzien artean, 70. hamarkadako musika nabarmentzen da.
Club EP lehen lana 2016ko maiatzean plazaratu zutenetik Euskal Herriko txoko asko ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste, The Bellrays, Holy Fuck, The Strypes, No Age, Capsula eta Belakorekin batera kontzertuak eman dituztelako. Entzuten jarriz gero, Black Keys, Tweak Bird edo Death From Above 1979 ekartzen dute gogora. Osteguneko kontzertuan, kaleratu berri duten Airwalk EP izeneko lana aurkeztuko dute, taldearen bilakaera biltzen duen bost kantutako lan berria, Donostiako Elkar estudioetan Victor Sanchez-ek grabatua.
Luma taldearen kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrera 5 euroren truke izango da Arrasateko Gaztetxean.