Ipuin erotikoez gozatzen

Josu Lizarraga eta Ines Bengoa atzo, Kulturateko areto nagusian.

Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuaren 20. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien barruan, Ines Bengoa ipuin kontalariak saio interesgarria eskaini zuen atzo, otsailak 17, Kulturateko areto nagusian. Ipuin erotikoak eskaini zituen Josu Lizarraga musikariaren laguntzarekin.

Emanaldiaren bitartez, hainbat egoera proposatu zituen Bengoak, pertsonaia ugari ezagutzeko aukera eskainiz eta ikus-entzuleei historien bidez bidaia baten sartzeko gonbidapena eginaz. Protagonisten pasioa, zoramena eta umorea partekatu zituen Bengoak herritarrekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.