Baserriko produktuen azoka eta 'Zurekin Arrasate euskaldunago' ekimena uztartu dira Seber Altube plazan

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ots. 18a, 15:02

Sasoiko produktuen, neguko produktuen, eskaintza zabala izan da Seber Altube plazan egin den Arrasateko baserriko produktuen hileroko azokan. Oraingoan, AED elkartearen eskutik, hainbat ekintza egin dituzte, gainera, azokaren bueltan.

Otsaileko baserritarren azokan porruak, azaloreak eta babak moduko neguko produktuak izan dira nagusi, baina urte osoan zehar ekoizten direnendako ere tokia izan da: arrautzak, haragia, gazta... Eguraldia lagun izan dute goiz eta eguerdi aldean erosleek, eta "jende dezente" animatu da, saltzaileen berbatan. Gainera, gaurkoan, Nafarroatik, Arabatik eta Ondarroatik ere etorri dira euren baserrietako produktuak saltzera.

Horretaz gain, gaurko azokan bere tokia izan du Zurekin Arrasate euskaldunago ekimenak. AED elkarteak bultzatuta, Arrasateko produktuez osatutako otarre bat zozketatu dute "Arrasate euskaldunago egiteko ideiak" eman dituztenen artean, eta argazki erakusketa bat ere antolatu dute azokaren aldamenean. Ondoren, bideo bat grabatu dute hainbat herritarrek, ekimenari beste bultzada bat emateko.

Seber Altube plazan ere, Emaus fundazioak Emaus kontenedorea jarri du. Bigarren eskuko arropak eta osagarriak, batez ere, saldu dituzte bertan, baita Inauteriei begira mozorroak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak