Arratsaldean benjaminen txanda izango da. Izan ere, Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldeko gazteek erakustaldia egingo dute, 17:00etatik aurrera.
Alebin mailan, Arrasate Dragoi taldeko neskak 6. gelditu dira, eta bakarkako lanetan, Lyanis lehena izan da. 8. Nora Marco izan da, eta 9. Mirentxu Amozarrain.
Infantil mailan garaileak izan dira Dragoi taldeko neskak, eta bakarkako lanetan, Lorea Pierruguesek 5. postua eskuratu du.