Zera adierazi dute: "Mozal Ordenantzarik Ez plataformak ordenantza honen ezarpen partziala eta erreminta politiko bezala erabiltzea salatzen du Udal gobernua, gizartearen mobilizazioa eta adierazpen askatasuna zentsuraz kontrolatzeko asmoa agerian geratzen baita. Herritarren ekimena burokraziaz oztopatzen eta ordenantzaren aplikazioa arduragabetasunez eramaten ari da, hiritarren eskubide minimo batzuk bermatu gabe".
Eta herritarrei dei egin die halako egoerarik gertatuz gero esateko: "Egoera salatzeaz gain, Mozal Ordenantzari Ez plataformak deialdi bat zabaldu nahi die arrasatear guztiei, ordenantzaren eraginak pairatzen badituzte, isunetan edo beste hainbat eratan, gurekin kontaktuan jartzeko, gure babesa erantzun kolektibo baten bidez izateko. Plataformarekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: mozalordenantzariez@gmail.com".