Honako hau gaineratu dute OZMA batzordetik: "Horrelako egoera bat ematen denean zuhaitzaren egonkortasuna arriskuan geratzen da eta prudentziak eta herritarren segurtasunaren bermatzeak eskatzen dute neurri mingarriak hartzea, kasu honetan zuhaitza kentzea. Zuhaitz txikietan zuzenketa neurriak hartzeko aukerak daude, baina dagokigun zuhaitzaren kasuan, 10-15 metro artekoa, geratzen den aukera seguruena zuhaitza kentzea da".