Atte hil aurretik antzezlanak lanean hartutako erabakien nahiz jasotako ondarearen eragina landu ditu; eta istorio dramatikoa bada ere, komediatik kontatzen saiatu da. Bertan ikusi ahal izango da Maxusek bere biloba Aneri gauero ipuin bera kontatzen ziola. Bi hilabete pasako dira, ordea, istorio hori azkenenekoz entzun zuenetik. Aratusteak gainean dira berriz, eta urtero bezala, Erremosenea baserriko harategira joango da Ane jaiak ospatzera; han agerian utziko dute amonak kontatzen zion ipuinak ezkutuan zeraman esanahia.