Uarkapeko frontoia gimnastekin beteta egongo da zapatuan, hilak 18. Goizean –10:40an hasita– Eskolarteko B mailako txapelketa egingo dute alebin eta infantil mailako gimnastek, eta hor Dragoik ordezkaritza zabala izango du, bai bakarka eta baita taldeka ere. Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko gimnasta benjaminek erakustaldia egingo dute. Taldeka sei gimnastez osatutako lau taldek hartuko dute esku, eta bakarka beste hiru gimnastek jardungo dute.